domingo, 11 de diciembre de 2011

Txikitatik ingelesa ikastea

Beharrezkoa da txikitatik ingelesa ikastea?
Badakigunez haurrek erraztasuna handiagoa dute edozer gauza ikasteko, horrexegaitik aprobetxatu nahi dugu ikas dezaten, gero handitzen direnean eta lan egin behar izango dutenean ingelesarekin arazorik ez izateko. Beraz, hau da arrazoi horren ideia nagusia besteak beste eta ikus dezakegu berriro ere ez dugula umeengan pentsatzen, baizik eta txikitatik prestatzen ditugu lan mundurako.
Artikulu honek ikus dezakeen arazo bakarra da haurrek ingelesa ulertzeko edo ahoskatzeko arazoak izatea.



Besterik gabe, hona hemen artikulua:

http://www.todopapas.com/ninos/educacion/ninos-bilingues-aprender-idiomas-desde-pequenos-419

lunes, 5 de diciembre de 2011

¡ NOS PEGAN!

Galiziako telebistako programa batean ume bati eskolan zer egiten zuten galdetzean, irakasleek jotzen zituztela erantzun zuen. Irakaslea lotsaturik hori ez emititzeko eskatu zion kazetariari, baina zuzenean zenez denok ikusi genuen.
Bakoitzak pentsa dezala nahi duena, besterik gabe esan dezaket hau gizartearen islada dela eta oraindik ere eskola tradizionalaz gain, badirudi ez garela kontziente jotzeak zein ondorio ekar ditzakeen. Baita uste dugun baino gehiago ere erabiltzen dela esan behar da.