domingo, 11 de diciembre de 2011

Txikitatik ingelesa ikastea

Beharrezkoa da txikitatik ingelesa ikastea?
Badakigunez haurrek erraztasuna handiagoa dute edozer gauza ikasteko, horrexegaitik aprobetxatu nahi dugu ikas dezaten, gero handitzen direnean eta lan egin behar izango dutenean ingelesarekin arazorik ez izateko. Beraz, hau da arrazoi horren ideia nagusia besteak beste eta ikus dezakegu berriro ere ez dugula umeengan pentsatzen, baizik eta txikitatik prestatzen ditugu lan mundurako.
Artikulu honek ikus dezakeen arazo bakarra da haurrek ingelesa ulertzeko edo ahoskatzeko arazoak izatea.



Besterik gabe, hona hemen artikulua:

http://www.todopapas.com/ninos/educacion/ninos-bilingues-aprender-idiomas-desde-pequenos-419

lunes, 5 de diciembre de 2011

¡ NOS PEGAN!

Galiziako telebistako programa batean ume bati eskolan zer egiten zuten galdetzean, irakasleek jotzen zituztela erantzun zuen. Irakaslea lotsaturik hori ez emititzeko eskatu zion kazetariari, baina zuzenean zenez denok ikusi genuen.
Bakoitzak pentsa dezala nahi duena, besterik gabe esan dezaket hau gizartearen islada dela eta oraindik ere eskola tradizionalaz gain, badirudi ez garela kontziente jotzeak zein ondorio ekar ditzakeen. Baita uste dugun baino gehiago ere erabiltzen dela esan behar da.



sábado, 26 de noviembre de 2011

zergaitik umeak eskolan aspertzen dira?

Honako bideo honetan azaltzen da zergaitik umeak aspertzen dira eskoletan eta hainbat arrazoi direla medio gertatzen da hau.


Hasteko, eskolak sortu baino lehen errutinen eta errepikapenen bitartez ikasten zen. Honen ostean, idazten ikasi zutenean lehenengo eskolak eraiki ziren. Horietan hezkuntza tradizionala erabiltzen zen, hau da, irakasleek diktatu eta esaten zutena ikasleek jarraitu behar zuten. Egun hezkuntza mota honek irauten du eta oraindik zentru gehienetan erabiltzen da. Baina egokia ez denaren ideiak badaude, hau da, gizakiok ez dugula behin eta berriz errepikatzen ikasten, baizik eta esperientziak biziz. Beraz, argi dago hezkuntzak goitik-beherako aldaketa behar duela.


Ken Robinson-en ustez gaur egungo eskolek ekonomiarako prestatuta daude ekonomia industriala eta ilustrazioaren eraginez.Baita ikasgaiak jerarkizatuta daudela ere. Horrek esan nahi du zientziei garrantzi handiago eta arlo artistikoari gutxiago ematen zaiela, horregaitik gizartean ez daude ondo ikusita mundu musikala, arteak... uste da horiek ez dutela etorkizunik lan munduan. Zientziak aldiz, matematika, kimika... ikasten bada uste dugu etorkizun ziurra eta lan gehiago izango dela. Guzti honek lehen esan bezala ekonomiak du eragin.


Bestetik, Richard-ek dio inteligentzia oso zaila dela neurtzea, inteligentzia ezberdinak daudelako, orduan ezin direla test batzuen bitartez jakin norberaren gaitasunak, oso zehatzak baitirelako.


Guzti hau kontuan izanda, FRUSTRAZIOA da gehienbat oraingo irakasleek eta ikasleek bizi dutena, notak edo emaitzak direlako helburua, ez ikastea. Ez dago inolako motibaziorik eta hiperaktibitatearen ( atentzio falta) kasu gehiago daude. Gure eskuetan dago eskola tradizionala alde batera utzi dezagun eta gutxinaka- gutxinaka hezkuntza sistema aldatzen.







domingo, 20 de noviembre de 2011

enpatia nola landu?

Enpatia lantzeko psikologa honen arabera txikitatik hezitu eta landu behar da. Beraz ume batek, beste bati jo edota jarrera desegokia izan badu hiru galdera planteatuko genituzke:
1. zer uste duen sentitu duela besteak?
2. Nola sentituko zinateke zuri egingo balizute?
3. zer egin daiteke hori gerta ez dadin?

Hala ere, adinaren arabera modu ezberdinez planteatu beharko lirateke eta bideoa kritikatuz ez da soilik hizt eginez ikasten, kontuan izan behar dugu umeek biziz ikasten dutela, beraz jardueren bitartez eta esperimentatuz besteak ulertzen ikasiko lukete.


viernes, 11 de noviembre de 2011

Gorren hezkuntza

Artikulu honek azaltzen du gorren egoera nolakoa den gaur egungo hezkuntzan, hau da, oso baztertuta eta gutxiengo moduan daudela, baina ezinbestekoak direnak gure gizartean. Beraz, oso erreza eta baliogarria da artikulua irakurtzea ikus dezagun kontzientzia gehiago behar dugula. Baita  guztiok ere ahaleginak egin beharko genituzkeela, eurengana gehiago hubiltzeko eta zeinu hizkuntza ikasteko.

http://www.espaciologopedico.com/articulos2.php?Id_articulo=305

lunes, 7 de noviembre de 2011

Hezkuntza inklusiboa

 Hezkuntza esklusiboa  pedagogia berri bat da non gehienbat aniztasuna kontuan hartzen da. 90. hamarkadan agertu zen eta interesgarria da hezkuntza sistema aldatzean datzalako, hau da, sistema bat da ikasle guztiei erantzule izateko, ez ikasleak sistemari egokitzeko.

Oso ikuspuntu zabala da, gainera ume guztien eskubideak errespetatzen dira eta ez da inor baztertzen. Bestetik ikas komunitatea da , hots irakaslee, ikasleek eta gurasoek parte hartzen dute eta edonor parte hartu dezake kultura ezberdinetakoa, zein erlijio ezberdinetakoa...

Beraz, oso aberasgarria da honelako pedagogiak ezagutzea, guk ere horretatik ideiak hartu beharko ditugulako, etorkizunean planteatzeko.

http://laescuelainclusiva.blogspot.com/2007/05/blog-post.htm

martes, 1 de noviembre de 2011

Etiketak

     Oso bideo laburra, baina, oso argia da. Kontuz ibili behar dugu hezitzaileok etiketekin, umeek ez duen gauza bat, arazo bihur daitekeelako. Ez badugu nahi horrelakorik gertatzea, hobe da umeak kalifikatzen ez baditugu.