sábado, 26 de noviembre de 2011

zergaitik umeak eskolan aspertzen dira?

Honako bideo honetan azaltzen da zergaitik umeak aspertzen dira eskoletan eta hainbat arrazoi direla medio gertatzen da hau.


Hasteko, eskolak sortu baino lehen errutinen eta errepikapenen bitartez ikasten zen. Honen ostean, idazten ikasi zutenean lehenengo eskolak eraiki ziren. Horietan hezkuntza tradizionala erabiltzen zen, hau da, irakasleek diktatu eta esaten zutena ikasleek jarraitu behar zuten. Egun hezkuntza mota honek irauten du eta oraindik zentru gehienetan erabiltzen da. Baina egokia ez denaren ideiak badaude, hau da, gizakiok ez dugula behin eta berriz errepikatzen ikasten, baizik eta esperientziak biziz. Beraz, argi dago hezkuntzak goitik-beherako aldaketa behar duela.


Ken Robinson-en ustez gaur egungo eskolek ekonomiarako prestatuta daude ekonomia industriala eta ilustrazioaren eraginez.Baita ikasgaiak jerarkizatuta daudela ere. Horrek esan nahi du zientziei garrantzi handiago eta arlo artistikoari gutxiago ematen zaiela, horregaitik gizartean ez daude ondo ikusita mundu musikala, arteak... uste da horiek ez dutela etorkizunik lan munduan. Zientziak aldiz, matematika, kimika... ikasten bada uste dugu etorkizun ziurra eta lan gehiago izango dela. Guzti honek lehen esan bezala ekonomiak du eragin.


Bestetik, Richard-ek dio inteligentzia oso zaila dela neurtzea, inteligentzia ezberdinak daudelako, orduan ezin direla test batzuen bitartez jakin norberaren gaitasunak, oso zehatzak baitirelako.


Guzti hau kontuan izanda, FRUSTRAZIOA da gehienbat oraingo irakasleek eta ikasleek bizi dutena, notak edo emaitzak direlako helburua, ez ikastea. Ez dago inolako motibaziorik eta hiperaktibitatearen ( atentzio falta) kasu gehiago daude. Gure eskuetan dago eskola tradizionala alde batera utzi dezagun eta gutxinaka- gutxinaka hezkuntza sistema aldatzen.







No hay comentarios:

Publicar un comentario