sábado, 29 de octubre de 2011

Ikasle onenak

Gaurko artikulua Finlandiaren hezkuntzari buruz dihoa. 2003. urtean "PISA" ikerketaren arabera, hainbat lurraldeen heziketa aztertu ostean, Finlandia izan zen portzentairik altuena jaso zuena. Zer dute iparraldean horrelako eredua izateko?
Testuak dioen bezala, ez da dirua galdera horren erantzuna, eskola guztiz ezberdin antolatzen dute.Lehendabizi bertan ume askok zazpi urterekin hasten dute eskola, gainera astean 30 ordu ematen dituzte, hau da, gutxi gorabehera egunean 4 ordu gehienez. Horrek esan nahi du, ez dugula ordu gehiago ikasten eman behar, gehiago jakin dezagun.
Ondoren irakasleek ere beste jarrera bat dute ikasleekiko, hots, hauek autonomian, autoebaluazioan eta ikasleek modu independiente batean ikas dezaten oinarritzen dira, horretarako , ez dute guztiek ikasgai bera ematen ordu guztietan eta erritmo berean, hantxe bakoitzak badaki zer eta noiz egin behar duten lana eskola orduetan, batzuk matematika egiten daudela, beste umeren batek irakurketa lantzen ari da.Irakaslea bitartean behatzen eta laguntza behar izanez gero eskaintzen die. Gela berean ere gaitasun ezberdineko umeak elkartu eta 15-16 urte arte ez dituzte euren lehenengo azterketak egiten.
Beraz, ikus daiteke hemengo eskolekin ez dutela zerikusirik, argi dago gizarte ezberdinak direla eta bakoitzak berera moldatu behar dela, baina eredutzat izan dezakegu.


http://articuloseducativos.galeon.com/mejores_alumnos.htm

lunes, 24 de octubre de 2011

Muxuak eta haginka egitea

Haginka egin arazo eta muxuak eman normalegi? hau da batez ere artikulu honetan jorratzen den gaia. Azken finean biak dira emozioen ondorioak eta ezinbestekoak. Umeei errieta botatzen diegu haginka egiteagaitik eta ez gara konturatzen adin horretan euren tentsioak adierazteko modu bat dela, oraindik hitz egiteko garapenik ez dute eta. Hala ere, helduek badakite hitzegiten eta askotan ez dira eurek ere kapazak izaten sentimenduak jakinarazteko.
Baita kontuan izan behar dugu ere, umeek heztea eta ikasteko denbora behar dutela, garapen bat behar da kexatzeko eta nahi duten hori adierazteko hitzez, ordea hau gerta baino lehen haginka egitea beharrezkoa dute. 
Beraz,  hezitzaileek gurasoak informatu beharko lukete horrelakorik gertatuz gero eta haurren aurrean "ez" esan behar zaio tono afektibo batean edo beste modu batez adierazten irakatsi behar zaio. Gainera sozializazioaren parte bat da, frustrazioa, tolerantzia, konpartitzea, garapen emozionalak... bizirauteko mekanismoak soilik ez dira eta!

( Honako liburu honetan dagoen artikulua bat da http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=3342841)

sábado, 15 de octubre de 2011

Hezkuntza integrala.

Aurkeztuko dizuedan lehenengo egunean " Educacion integral" deituriko bideo bat izango da.

Bertan hezkuntza tradizionala kritikatzen du eta eskola berriko ideiak gehienbat bultzatzen ditu, hau da, umeek esperimentazioaren bitartez ikasten dutela. Haiek mugitzeko beharra dute eta bost orduz jesarrita egon daitezen behartzen ditugu. Gainera, errealitatea haiek bere kabuz deskubritu beharrean, bideoan jartzen duen adibide moduan, nolakoak diren zuhaitzak azaltzen diegu, hots honekin esan nahi da, bizitza bizitu beharrean, azaltzen diegula.

Baita momentu oro ere, zer egin behar duten, zer ez, ez dezaten negarrik egin... esaten diegu. Emozioak errepremitzeaz gain, ez diegu autonomoak izaten uzten.

Beraz,utzi dezagun umeak izaten, gero benetako helduak izateko!


lunes, 10 de octubre de 2011

Sarrera

Kaixoo guztioi!!

Honako Blog honetan umeak gehiago ezagutzeko aukera emango dizuet aurkeztuko dizuedan bideo, artikulu, informazio... lagundurik. Beraz, besterik gabe espero dut lagungarria izan dezan, etorkizunean behar bezalako pertsonak sortu ditzagun!!