sábado, 29 de octubre de 2011

Ikasle onenak

Gaurko artikulua Finlandiaren hezkuntzari buruz dihoa. 2003. urtean "PISA" ikerketaren arabera, hainbat lurraldeen heziketa aztertu ostean, Finlandia izan zen portzentairik altuena jaso zuena. Zer dute iparraldean horrelako eredua izateko?
Testuak dioen bezala, ez da dirua galdera horren erantzuna, eskola guztiz ezberdin antolatzen dute.Lehendabizi bertan ume askok zazpi urterekin hasten dute eskola, gainera astean 30 ordu ematen dituzte, hau da, gutxi gorabehera egunean 4 ordu gehienez. Horrek esan nahi du, ez dugula ordu gehiago ikasten eman behar, gehiago jakin dezagun.
Ondoren irakasleek ere beste jarrera bat dute ikasleekiko, hots, hauek autonomian, autoebaluazioan eta ikasleek modu independiente batean ikas dezaten oinarritzen dira, horretarako , ez dute guztiek ikasgai bera ematen ordu guztietan eta erritmo berean, hantxe bakoitzak badaki zer eta noiz egin behar duten lana eskola orduetan, batzuk matematika egiten daudela, beste umeren batek irakurketa lantzen ari da.Irakaslea bitartean behatzen eta laguntza behar izanez gero eskaintzen die. Gela berean ere gaitasun ezberdineko umeak elkartu eta 15-16 urte arte ez dituzte euren lehenengo azterketak egiten.
Beraz, ikus daiteke hemengo eskolekin ez dutela zerikusirik, argi dago gizarte ezberdinak direla eta bakoitzak berera moldatu behar dela, baina eredutzat izan dezakegu.


http://articuloseducativos.galeon.com/mejores_alumnos.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario